Skip to main content

Josu Ozaita Ikastolan

Bi arratsaldetan jarraian, Josu Ozaita, Uzturpe ikastolako ikasle ohia, “GAU BELTZA” liburua aurkezten izan da LH 4-5-6ko ikasleei. Josuk liburu honetan hildakoen gurtzari buruzko euskal ohitura zahar batean oinarritzen den festa berri eta ziragarri honen inguruko kontakizunak biltzen ditu, GAU BELTZA. Azken egunetan irakasleek ikasleei liburuaren atal batzuk irakurri dizkiete eta Josuren bisitarekin batera gure ikasleei festa berri honen lilura eta magia  barru barruraino sartu zaie.

Liburua oso erakargarria da 9-12 urte bitarteko ikasleentza eta ikastolan salgai dugu. Norbaitek erosi nahiko balu (12 €) bete ondorengo inprimakia azaroaren 27a baino lehen. 

Eskerrikasko Josu!

 

Durante dos tardes consecutivas, Josu Ozaita, exalumno de la ikastola Uzturpe, ha presentado su libro "GAU BELTZA" a los alumnos de 4º, 5º y 6º de Primaria. Josu recoge en este libro relatos sobre esta nueva e impactante fiesta que se basa en una vieja tradición vasca, el culto a los muertos. En los últimos días los profesores han leído a los alumnos algunos apartados del libro y con la visita de Josu a nuestros alumnos se les ha metido hasta dentro la fascinación y magia de esta nueva fiesta. Eskerrik asko Josu!

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.