Skip to main content

Gatazken kudeaketaren inguruko formazioa

Bi asteetan zehar, LH 5eko gurasoek gatazken kudeaketaren inguruko formazioa jaso dute GEUZ elkartearen gidaritzapean. Formazio saio hau urtero burutzen dugu LH 5eko gurasoekin eta bertan gurasoek beraien seme-alaben gatazken aurrean egiten dituzten eskuhartzeak lantzen dituzte.  Hausnartzeko aukera paregabea izan dute.

Durante dos semanas, los padres de 5º de Primaria han recibido formación sobre gestión de conflictos bajo la dirección de la asociación Geuz. Cada año realizamos esta sesión de formación con padres y madres de 5º, en la que trabajan las intervenciones de los padres y madres ante los conflictos de sus hijos e hijas. 

 

Azken albisteak

Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.
DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.