Skip to main content

Gau Beltza: beldurrak piztu, iluntasuna bizi!

Irudia
Gau Beltza 26

Aurten 3. aldiz Gau Beltza ospatu da Ibarran. Bertan, herriko hainbat eragile eta boluntariok iluntze ezin hobea antolatu dute. Gau Beltzak, gure ohiturak berpizteko eta komunitatea indartzeko eta sendotzeko bidea ireki digu. Izan ere, ibilbidean 50 bat boluntario, irakasle eta ikasle aritzeaz gain, 350 pertsonek baino gehiagok eman zuten izena tailerretan eta ibilbidean parte hartzeko. Kontsumismotik urrundu eta euskal kultura, euskara eta herritartasunaren erakusleiho bihurtu da Ibarrako Gau Beltza. Ezin bestean gure eskerrik onena egun horretan aritu ziren guztiei: Gaztezulo, Udala, Hauspoa, Koroa, Alurr, Loatzo, Uzturpe ikastolako ikasle, irakasle eta familiei.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!