Skip to main content

Kotxerik Gabeko Eguna

Irudia
Kotxerik gabeko eguna

Europako Mugikortasun Astea dela eta, irailaren 22an Kotxerik Gabeko Eguna ospatu zen. Eguna hasteko, ikasle eta langileak plazatik oinez abiatu ziren ikastolara, giro alaian. Eguerdian berriz, oinez jaitsi ziren plazara, elkarrekin mugikortasun jasangarriaren aldeko pausoa emanez. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!