Irudia
Larunbat arratsaldean, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako I. kirol eguna ospatu zen Ibarrako udalak eta herriko kirol taldeek antolatuta. Giro bikaina izan zen eta haur eta gaztetxoek orientazioa, toka, boloak, herri kirolak, gimnasia erritmikoa eta areto futbolarekin gozatu ederra hartu zuten. Datorren urtean errepikatzeko gogoz geratu dira antolatzaileak.