Skip to main content

LH5eko ikasleak Suhiltzaileen Eskolan

Irudia
LH5 Suhiltzaileetan

Ikasturte amaierako azken txanpa honetan Uzturpe ikastolako LH5.mailako taldea "Lanbideak" gertutik lantzen ari direnez, "Suhiltzaileen Eskola Ekimena" (Gipuzkoako Suhiltzaileen Zerbitzuak sortutako hezkuntza-programa) ezagutu dute. Bertan larrialdi kasuetan nola jokatu ikasi dute, prebentzioaren garrantziaz aritu zaizkie eta Tolosaldeako suhiltzaileen parketxea bisitatu dute. 

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!