Skip to main content

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Eraikuntzaren VI. Olinpiadako sariak banatu ditu

Irudia
EHU Olinpiadak

“INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Amakizunez Eraikitzen” olinpiadetan burutu beharreko erronka baso-ingurune batean kokatutako aterpe/erabilera publikoko eraikin txiki bat diseinatzea izan da, jasangarritasuna, energia-eraginkortasuna eta inguruarekiko errespetua ardatz edukirik.Bada Ikastolatik aurkeztutako bi talderen proposamenak Gipuzkoako DBH mailako finalera igaro ziren. Eta euren lanak Ingeneritzako eskolako epamahaiko kideen aurrean aurkeztu ostean, Maialen Zabaleta Arozena, Oinatz Aranalde Saizar, Irai Lopez Bengoetxea eta Edur Armendariz Lekuona ikasleak Gipuzkoako DBH mailako lehen saria lortu dute. Proposamen honetan Aizkorri-Aratz mendigunean San Andrian kobatik gertu aterpe bat eraikitzeko diseinu eta eraikuntza baliabideak landu dituzte. Lehengo ostiralean, maiatzak 22an, Donostiako Ingeneritza Eskolan (EHU) izan ziren sari banaketan.Egun bestalde, estatu mailako olinpiadetan hautagai da gure ikasleen lana. Zorionak parte hartzaile guztiei!

Irakurri albistea

ARGAZKIAK

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!