Skip to main content

Haur Hezkuntzako ikasturte amaierako irteera

Irudia
HH irteera

Haur Hezkuntzako ikasleak (2, 3, 4 eta 5 urtekoak) irteera egin dute Zabalarretara. Ikastolatik abiatu ondoren, bi urteko gelako lagunekin elkartu dira Emeterio Arresen, eta elkarrekin joan dira Zumardi handira. Bertan, jolasean barre artean aritu dira eta hamaiketakoa goxo-goxo egin dute. Ondoren, bi urtekoak Agaramundu parkera joan dira eta jolasean ibili ondoren bertan bazkladu dute. Beste ikasleek, berriz, Zabalarretara joan dira jolasean eta esplorazioan murgilduta, egun zoragarria igaroz.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.