Skip to main content

Lehen hezkuntzako 1. mailako ikasleek Haur Hezkuntzako haurrei dinosauroen maketa azaldu diete

Irudia
Dinosauroen maketa

Hiru, lau eta bost urteko ikasleak LH1ekoek egindako maketaren aurkezpenera joan dira. Bertan, dinosauroen garaia azaldu digute modu interesgarri eta ulerterrazean. Oso gustura egon dira, eta maketa zein azalpenak benetan erakargarriak eta aberasgarriak iruditu zaizkie. Esperientzia polita eta baliagarria izan da, eskerrik asko!

ARGAZKIAK

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.