Skip to main content

Etxean eta ikastolan zenbakiekin jolasean

Irudia
Matematikak familian

 Lehen Hezkuntzako 2. mailako gurasoak ikastolan egon dira matematka arloa ikastolan nola lantzen den ikusten. Erabiltzen den materiala, egiten diren jolasak, lortu behar dituzten helburuak… Hainbat gauzen inguruan hitz egiten egon ziren ordubetez, gurasoen zalantzak argituz. Azken helburua, jolasaren bidez, etxean matematikak nola landu jakitea izan zen. Orain zenbakiekin jolastera!!!!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.