Skip to main content

Zorionak eta Urte Berri On!

Irudia
Zorionak eta Urte Berri On!

Oporren atarian, eskerrik asko gure proiektuan duzuen konfiantzagatik. Guztion artean osatzen dugun komunitatea da gure indarra. Orain, gozatu eta atseden hartu maite dituzuenekin. Urtarrilean indarberrituta itxarongo zaituztegu, erronka berriei gogoz ekiteko.
Zorionak eta Urte Berri On denoi!

Zorion txartelaren egilea: Gorka Gonzalez Zubeldia (LH3)

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.