Skip to main content

LH6ko ikasleak Ataria Irratian

Irudia
Ataria Irratia

LH6ko ikasleak Ataria Irratian

 

Uzturpe ikastolako LH6.mailako ikasleek, UEMArekin elkarlanean eginiko Euskara ikasarloko proiektuaren baitan, bakoitzaren Hizkuntza Biografia sortu dute.

Proiektua asko gozatu dute ikasleek. Ederra izan da haientzat ibartarron hizkuntza ibilbideak etxekoekin ikertzea, eta bide batez,  gure arbasoen ohiturak ezagutzea.

Bide batez, Uzturpe ikastolako ikasleon ahotatik abenduaren 3an, Euskararen Eguna, proiektuaren nondik norakoak entzungai izango dira. Ataria Irratikok kideak ikastolara etorriko dira gure ikasleen esperientziak biltzera.  

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.