Skip to main content

UZTURPE IKASTOLAK EUROPA MAILAN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA IKASARLOAN EMATEN DEN ZIURTAGIRI GORENA LORTU DU

Irudia
stem label

UZTURPE IKASTOLAK EUROPA MAILAN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA IKASARLOAN EMATEN DEN ZIURTAGIRI GORENA LORTU DU

Uzturpe Ikastolak, bere eguneroko jardun pedagogikoaren aitortza gisa, EXPERT STEM SCHOOL LABEL ziurtagiria lortu du, Europako ikastetxeen zientzia eta teknologia ikasarloen gaitasun zigilua, alegia. Akreditazio prozesuak hiru maila ditu (Competent, Proficient and Expert) eta Uzturpek bere hezkuntza proiektuari esker hirurak jarraian lortu ditu. 

Prozesua Ikastolen Elkarteko Scientix enbaxadorea den Erramun Martiarenaren gidaritzapean burutu da, eta hiru atal ditu: antolaketa, ikastolan burutzen diren proiektu desberdinen ebidentzien bilketa eta azken galdetegia. 

Labelak zazpi eremu aztertzen ditu: ikas-irakaskuntza prozesua, curriculum ezarpena, ikaskuntza ebaluazioa, ikastetxearen azpiegitura, lidergoa, loturak eta harremanak eta hezitzaileen profesionalizazioa.

Zientzia irakasleak izan badira ere prozesua aurrera eramatearen arduradunak, ezinbestekoa izan da ikastolako komunitatearekin izandako elkarlana eta koordinazioa. 

Zigilu honen lorpenerako egindako lanak Ikastolan burutzen den jardun pedagogikoaren inguruan hausnartzeko aukera eman digu, ditugun ahulguneak eta indarguneak identifikatzea ahalbidetuz. Bestalde, hezitzaileen etengabeko formazioaren garrantzia eta  lanareriko dugun hobekuntza konpromisoa berresteko balio izan du. 

Ziurtagiriak etorkizuneko erronkak gogotsu heltzen jarraitzeko indarrak eman dizkigu, eraikitzen dihardugun hezkuntza proiektua bide onetik dijoala erakutsi baitigu. Herritar kritiko eta kontzientziadunak hezteko helburuaz, konpetentzia zientifiko eta teknologikoak modu integralean lantzen  jarraituko dugu.

Irudia

 

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!