Skip to main content

IKASLE ZIRKULUETAKO KIDEEN FORMAZIOA

Irudia
Ikasle Zirkuluak 2.0

IKASLE ZIRKULUETAKO KIDEEN FORMAZIOA

 

Irailean eman genion hasiera elkarbizitza zirkuluko proiektuari. Talde honek, bizikidetza taldeko kideekin laguntzaz, formazioa  jaso zuen.

Elkarbizitza zirkuluak gelako eta eskolako elkarbizitza hobetzearren ikasleriaren partaidetza aktiboa sustatzen duten egitura egonkorrak dira. Euren funtzioa gelan eta eskolan elkarbizitzen ari diren ikasleei harremanekin lotutako alderdietan laguntzea da.

Proiektu honek, helduon aldizkako jarraipena izango du. Laburbilduz, irakasleok ikusten ez ditugun beste espazioetan (eskailerak, joan-etorriak..) gertatzen diren ekintzen eta arriskuan egon daitezkeen ikasleen inguruko informazioa jasotzeko laguntza izango dira eta jasoketa horretatik, egin beharreko eskuhartzeak lotuko dira.

Argazki gehiago hemen

Azken albisteak

Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.