Skip to main content

BADMINTON TXAPELKETA

Irudia
Badminton

 

BADMINTON TXAPELKETA

Uzturpe ikastolan, Badminton lehiaketa bat izan zen. Txapelketa, Anje Insaustik eta Ugaitz Larretak Kazetaritza Tailerraren baitan antolatu zuten.

Txapelketa, 5 egunetan egin zen, multzo faseek 4 egun iraun zituzten. Taldekako fasea eta gero, final laurdenak iritsi ziren, bikote hauek sailkatu zirelarik: Nour-Adri, Argi-Irai, June-laia, Aimar-Aiur, Ian-loulad, Naroa-Mattin, Kira-Jare eta Liher-Josu.

Final laurdenetako lehen partida Nour-Adri vs Argi-Irai partida izan zen. Neurketa  4-5 amaitu zen Argi eta Iraien alde. Ondoren, June-Laia vs Aimar-Aiur norgehiagoka izan genuen. Partida 3-5 amaitu zen Aimar eta Aiurren alde. Jarraian, Ian-Loulad vs Naroa-Mattin partida jokatu zen. Neurketa 5-4 amaitu zen Ian eta Loulaten alde. Bukatzeko, Kira-Jare vs Liher-Josu neurketa izan zen, 4-5 amaitu zen norgehiagoka Liher eta Josuren alde.

Finalaurreko politak izan ziren, baina azkenen irabazlea bakarra izaten da, eta hauek izan ziren: Irai-Argi 5-3ko garaipenarekin Aimar-Aiurren aurka eta Liher-Josu 5-2ko garaipenarekin Ian-Louladen aurka.

Azkenean final handia iritsi zen, Irai-Argi vs Liher-Josu. Oso final interesgarria izan zen eta partida berdinduta joan zen arren, azkenean,  Liherrek eta Josuk eskuratu dute garaipena 7-10 emaitzarekin.

Argazki gehiago hemen

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!