Skip to main content

ARGITXO BIDAIARIA

Irudia
Argitxo bidaiaria

ARGITXO BIDAIARIA

Pasa den urtean hasi zen proiektuari jarraipena eman zitzaion pasa den ostiralean. Argitxo bidaiaria ostiralero-ostiralero gelako ikaskide batek bere etxera eramango du, Argitxoren karpetarekin batera.

Karpetaren barruan triptiko bat doa dagokion gaiari lotuta (udazkena, Gau Beltza, eguberriak, iƱauteriak...) baliabide, informazio eta proposamen ezberdinekin. Honen helburua, familiak euskarazko baliabide ezberdinak izatea da, euskara gure ikastolako erdigune izanik, tradizio,ohitura, abesti eta proposamen ezberdinak etxe guztietara zabalduz.

Argitxok asteburua ikaskideren baten familiarekin igaro ostean, astelehenean berriro ikastolara etorriko da, karpetarekin batera, ostiralean, berriz ere,  beste ikaskide baten etxera joateko.

Argazki gehiago

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.