Skip to main content

KOTXERIK GABEKO EGUNAREKIN INGURUKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Irudia
Kotxerik gabeko eguna

Datorren irailaren 20ean, ostirala, “Europako mugikortasun astea” dela eta kotxerik gabeko eguna ospatuko da Uzturpe Ikastolan.
Horretarako, irailaren 20an, HHko eta LHko ikasleak plazan elkartu eta irakasleen laguntzarekin oinez igoko gara. Ekintza hori aurrera eraman ahal izateko, gure eguneroko antolaketan aldaketa hauek emango dira:

  •  Ikastolara igotzeko, Elduain, Belauntza, Leaburu, Apatta eta Euskal Herrian autobusa hartzen dutenek betiko orduan hartuko dute autobusa eta plazaraino gerturatuko dira.
    Bertan ikasle bakoitzaren irakaslea zain izango dute.
  • Azkue eta Plazako geltokiko ikasleek ez dute autobus zerbitzurik izango eta plazan elkartuko dira bere irakaslearekin.
  • LH 1-4ko ikasleak plazan elkartuko dira bere irakaslearekin.
  • Plazan elkartzeko ordua 8:50 izango da. Denak biltzen garenean, bederatziak aldera, abiatuko gara oinez ikastolara.
  • Etxerako bueltan,
    o HHko ikasleak 13:00etan plazan jaso beharko dira eta autobusa hartu behar dutenak (San Ignazio eta Apattakoak) plazan hartuko dute.
    o LHko haur guztiak 13:00etan ikastolatik aterako dira eta irakasleekin jaitsiko dira plazara.
    o DBHko ikasleen arratsaldeko itzulera berdin izango da, hau da, 16:30etan ikastolatik aterako dira eta plazara jaitsiko dira.
  •  Herrietako autobusa hartu behar dutenak plazan hartuko dute.

 

Kontuan izan egun horretan ikastolarako bidea itxita egongo dela eta ezingo dela kotxez igo.

Azkenik, 2 urteko gelakoen gurasoei gonbidapena luzatzen diegu ekintza honetan parte hartu eta egun honetan kotxea etxean utz dezaten.
Eskerrik asko ekintza honetan parte hartzeagatik.


OHARRA: eguraldi txarra izanez gero, 3 urteko haurrak autobusez igo eta jaitsiko dira ikastolara.

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.