Skip to main content

Lankidetzaren bidez Sahara ezagutu eta elkartasuna bideratu

Irudia
Tolosaldea Sahararekin

 

LANKIDETZAREN BIDEZ SAHARA EZAGUTU ETA ELKARTASUNA BIDERATU

Elkartasun Kilometroa pasata, Tolosaldea Sahararekin elkartekoak  berriro ere gure artean ziren. Oraingoan euren eskutik Mendebaldeko Saharako kultura gertutik ezagutzeko aukera izan zen. Horrela, beraiek egiten duten tea dastatu, azalpen zabalak jaso eta berau nola egiten duten azaldu zuten. Bestalde, henarekin ere ikasleen gorputzean irudi desberdinak margotu ziren. Eta azkenik ikasleen izenak jaso ziren arabieraz. Hau guztia, proiektua bukatzeko baliagarria izan zen. Ikastolako ezin eskertuago dago Tolosaldea Sahararekin elkarteak egindako ekarpenagatik.  

Argazki gehiago hemen

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.