Skip to main content

Giro paregabean ospatu zen Uzturpeguna

Irudia
UZTURPEGUNA

GIRO PAREGABEAN OSAPTU ZEN UZTURPEGUNA

Maiatzaren 11an auzolanean antolatu eta ospatu zen Uzturpeguna. Aurtengoan aldaketa ugari izan ditu ikastolako jaiak. Goizean Zirkua gaitzat hartuta jaialdi paregabea antolatu prestatu zuten gure ikasleek, pilota txapelketak etorri ziren hurrena, Kiroldegitik Emeterio Arresera eraman behar izan da bazkaria, baina honek  Uzturpeguna herrira zabaltzea ahalbideratu du, bazkariaren ostean tailerrak eta dantzaldia ere izan zen. 

Jaialdiko bideoa eta bideo laburpena zein argazki bilduma eskuragarri dituzue.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.