Skip to main content

KANPO ESPAZIOA ETA JOLASLEKUKO HORMA

Irudia
Hormaren konponketa

KANPO ESPAZIOA ETA JOLASLEKUKO HORMA

Ikastolako kanpo espazioan joan den otsailean erori zen horma zatiaren ondorioz, konponketa lanak hasi ziren aste santuetako oporraldi garaian. Udalak, gertaturikoa eta hormaren egoera teknikari ezberdinekin aztertu ondoren, horma zaharra bere osotasunean bota eta harri-lubeta berri bat eraikitzea erabaki du.

Horretarako, emergentzia egoeratako prozedurak jarri behar izan dira martxan. Ikasturte amaierarako harri-lubeta berria prest egongo da eta era horretara udan hastea aurreikusita zegoen kanpo espazioko obrari ekingo zaio. Uda guztian lanean aritu arren, irailerako ez da obra guztiz amaitua izango eta ikasturte hasieran, orain gauden moduan, kanpo espazioko azalera zati bat soilik egongo da erabilgarri.

Edonola ere, hilabete batzuk barru, kanpo espazio berria guztiz erabilgarri egongo da Ikastolako komunitate osoaren eta herritarren gozamenerako.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.