Skip to main content

ZIRKULAZIO LIBREA HAUR HEZKUNTZAN

Irudia
HH ZIRKULAZIO LIBREA

ZIRKULAZIO LIBREA HAUR HEZKUNTZAN

Haur Hezkuntzan, egunero, zirkulazio librean aritzeko aukera eskaintzen diegu gure ikasleei.

Haurrak, airea bezain beste behar du jolasa, bizitzen ari den mundua ulertu eta kudeatzen ikasteko. 

Eguneko tarte honetan haurrari, aurrez diseinatutako testuinguru seguru, argi, esanguratsu eta aberats baten baitan, modu librean gune batetik bestera mugitu eta gune bakoitzean dauden material edo gonbiteetan aritzeko aukera eskaintzen diegu, Horrela, ingurukoekin elkarreraginean, jolas autonomo eta espontaneoa garatzeko aukera dute, euren Haurraren  gogo, plazer, interes  eta beharretatik  abiatuz. 

Argazkiak hemen

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!