Skip to main content

Nerea Loiola Pikaza idazlearen bisita

Irudia
Nerea Loiola Pikaza

NEREA LOIOLA PIKAZA IDAZLEAREN BISITA

DBH 1eko ikasleek Nerea Loiola Pikaza idazlearen bisita jaso dute. Sortzaile honek adin horretara egokitutako 7G Udalekuak liburua aurkeztu zuen. Liburu hau euskaraz eginiko lehen eskapu liburua da, hau da, irakurlea liburuan aurrera doan heinean enigma ezberdinak ebatzi beharko ditu eta erabakiak hartu istorioari jarraipen bat edo bestea emateko. 

Gure ikasleek asko gozatu dute liburua irakurtzen. Ikaszaletasuna, erabakiak hartzeko gaitasuna eta pentsamendu logikoa landu dituzte ikasleek liburu honen bidez. 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.