Skip to main content

BIZI NAHI ELKARTEA

Irudia
Bizinahi

 

BELAUNALDI EZBERDINEN ARTEKO ELKARRIZKETAZ IBARRA EZAGUTZEN

Urtarrilaren 17an LH 6.mailako ikasleek Bizinahi Elkartera egin zuten bisita. Bertan, garai bateko Ibarra hobeto ezagutzeko aukera izan zuten elkartera gerturatu ziren Bizinahi Elkarteko kideei esker. Herriko nagusiekin izandako saioan elkarrizketen bidez eta orain urte batzuetako Ibarrako txokoetako argazkiak ikusiaz, garai bateko Ibarra eta gaur egungoa konparatzeko parada izan genuen.

Ondoren, amaiera emateko, txokolate, txurro eta bizkotxoak ez ziren falta izan. Maiatza aldera beste elkarteratze bat egiteko asmoarekin amaitu zen egonaldia.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!