Skip to main content

Olentzero eta Mari Domingi ikastolan

Irudia
Gabonak ikastolan

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI IKASTOLAN

Ikastolon sorreran izan zen moduan, orain ere gure komunitatearen ardura da euskal kulturaren dimentsio guztiak babestea, bizitzea, berregitea, garatzea eta kultura horretako kideei transmititzea. 

Data hauetan eguberriari lotuta, ohitura zaharrei eutsi eta ospakizun ezberdinetan murgiltzen gara. 

Eta… zer da Eguberria?

Amarik, gure basoko zaindari maiteak honakoa kontatu digu, eguberriari buruz,  Olentzero eta Mari Domingi ikustera lagundu digun bitartean:

Eguberrietan Eguzki amandrea hil eta jaio egiten da, Neguko Solstizioa, natura berpizten hasten da eta zaharra atzean uzten dugu berriari lekua egiteko.

Urtero,  Eguzki zaharra urte-amaieran mendian etzan eta itzali egiten da, natura ilundu egiten da. Orduan, Olentzerok, su berria egiten du ikatzarekin, eta, hori eginez, Eguzki berriari jaiotzen laguntzen dio. Eta Eguzki berria jaio egiten da, umetxo bat bezala. Gero, suarekin indartu egiten da, eta pixkanaka Eguzki gazte indartsu bihurtuko da, Udaberria noiz etorriko zain. Guretzat ere, etxean familiarekin denbora pasa eta barrurako denbora hartzeko garaia izaten da, aurrera egiteko indarra familian hartzeko. Bitartean, basoan ez da Olentzero ageri, baina hor dago non edo non: ikusi nola argitu duen Mariren kobazuloa. Gogoratu, basoak oro dira Mariren baso. Basoa non, Mari han; hortaz, Olentzero dabilen basoa ere Mariren basoa da”.

Hemen gure txikienen argazkiak bixita berezi hau jaso dugun bitartean. 

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.