Skip to main content

Euskararen eguna

Irudia
Euskararen eguna

EUSKARAREN EGUNA

Urtero legez ilusio handiz prestatu du Uzturpe ikastolako Euskara Batzordeak Euskaren Eguna. Ikasleen parte hartzean oinarritzen den egun honetan euskararen aldeko aldarria egiteaz gain, euskaraz bizitzeko hautua egin dugula aldarrikatzen dugu lau haizetara. 

Gure ikastolaren ardatz nagusi den euskarak komunitatea kohesinatu eta identitate propioa ematen dio gure ikastolari. Jarrai dezagun Ibarra eraikitzen euskaratik eta euskaraz. 

Argazkiak
HH eta LHko ikasleekin Kantu Festa
HHko ikasleak Argitxoren etxea bisitatu dute.
LH 1-2-3ko ikasleek tatuaia eta aurpegi margoketa tailerra izan zuten. 
LH 4-5-6ko ikasleek euskal jolasak egin dituzte.
DBH 1eko eta 2ko ikasleek Euskara tailerrak burutu dituzte.
DBH 3ko eta 4ko ikasleek Süne abeslariaren bisita izan dute.

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.