Skip to main content

Taldekatzea eta adin nahasketa Haur Hezkuntzan

Irudia
HH enpatikoa

TALDEKATZEAK ETA ADIN NAHASKETAK

Haur Hezkuntzako etapan haurrak pentsamendu sinbolikoa garatzen hasten dira.  Momentu honetan, harremanak hasten dira eta taldea agertzen da. 

Harreman-izakiak gara eta besteari begiratuz eta elkar-eraginez ikasten dugu. 

ERAIKIZ proiektuan taldekatzeak modu ezberdinetara egiten ditugu eskainitako ekintzaren arabera: talde erreferentetan(gelaka), mailako taldeetan (adinka) eta zikloka (3-6urte) edo/eta ekintza puntualetan etapen artean.

Ikaste prozesuan oso aberatsa iruditzen zaigu adin desberdinen nahasketa bat ematea. eta duela urte batzuetatik era naturalean egiten dugu.

Egunerokoan, gure espazio eta denbora antolaketari esker haur bakoitzak erabakitzen du norekin elkartu, bere interes, behar edo erritmoaren arabera, talde heterogeneoak, dinamikoak, naturalak sortzea ahalbidetuz. Horrela, gune eta une batzuetan adin ezberdinetako haurrak elkartzea gertatzen da. 

Bakoitzak erabakitzen duenez non, noiz eta norekin egon, eta badakienez, orain aukerarik ez badu (espazio bat beteta dagoelako adibidez), datorren saioan izango duela, askoz lasaiago bizi dituzte eguneroko egoerak eta liskarrak asko gutxitzen dira, ingurukoekin harreman orekatu, eraikitzaile eta harmoniatsuak izateko aukerak areagotuz. 

Adin nahasketa honek aberastasun handia dakar: haurren arteko harremanak areagotzen dira. Izan ere, batzuek helduagoei begira ikasteko aukera duten bitartean (imitazio rol desberdinak hartzen joateko aukerak), helduak txikiagoekin elkartzean (nagusiagoak izanik) beren zaintza jokabideak aktibatu eta  laguntza jarrerak sortzen dira.

Argazkiak hemen

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.