Skip to main content

Gau Beltza ikastolan

Irudia
Gau Beltza

GAU BELTZA IKASTOLAN

Lehen hezkuntzan Gau beltzaren jatorria eta ohiturak ezagutzen ibili ondoren, gau beltza egunerako bertso bat sortu digute gure ikasleek.

Urrutian Halloween

gurean gau beltza

mozorroak jantzita

kalean gabiltza.

 

Ziria eta saria

etxeetan galdezka

jende askok saria

besteek ziria.

 

Aspaldi aspaldian

arropa zaharrekin

kalera atera ta

gabiltza oraindik.

 

Hilerria joan ta

gaude gu beldurturik

hildakoak daudela

konturatu ezinik.

 

Horretaz gain, ipuinak irakurtzeko txokoa ere sortu zuten. Bestetik, DBHko Arte Hezkuntzako ikasleek ikastolako ataria txukun txukun apaindu zuten. 

HH argazkiak

LH argazkiak

 

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.