Skip to main content

Jolasa eta 06

Irudia
HHko irakasleak ikastaroan

Haurrak airea bezain beste behar du jolasa, bizitzen ari den mundua ulertu eta bizitzen ikasteko. Hainbat funtzio betetzen ditu haurraren bizitzan: mugimendu nahiak asetzen ditu, bere ezagutzak eta esperientziak aberasten ditu, inguruko objektuen propietateak eta funtzioak ezagutzea ahalbidetzen dio, ekimenerako trebetasunak garatzen laguntzen dio, autonomia, talde-lana eta harremanak aberasten ditu… Ikastute berria hasi dugun honetan, Haur Hezkuntzako talde osoa Ikastolen Elkarteak antolatutako “Jolasa eta 0-6” prestakuntza orokorrean parte hartu dugu Zumarragan.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.