Skip to main content

Goienetxeko fundazioarekin bat

Irudia
irudia

Goienetxe fundazioko eta LH4ko ikasleek ekintza bat partekatu dute kurtso bukaeran: Garagunekoek Sioux Elezaharren ipuin bat irakurri dute.

Ondoren, denon artean amets atzemaileak eraiki dituzte ohe gainekaldean kokatu eta gure ametsak babesteko!

"Espiritu Handian sinesten baduzu, armiarma sareak ideia onak harrapatuko ditu. Ideia onak lumetatik jaitsiko dira zuregana eta txarrak zulotik joango dira" dio elezaharrak....

Gustora aritu dira elkarrekin eta ziur amets polittak izango dituztela!

Azken albisteak

Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.