Skip to main content

DBH ezagutzen

Irudia
irudia

Ikasturtearen amaiera ate joka dugunez, eta uda ostean DBHn izango garenez, LH6.mailako ikasleon kezka, zalantza eta beldurrak baretzearren, gure ikastolako eremu berri bat bisitatu dugu gaurkoan. Aste honetan familiei eskainitako informazio bilera izan genuen ikastolan. Oraingoan aldiz, ikasleon txanda izan da. Bertatik bertara ibili gara Uzturpe ikastolako azken 4 urteak igaroko ditugun geletan.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!