Skip to main content

PIZTU JAKINMINA topaketak

Irudia
irudia

KO-laborantzan

Hitz joku honen aterpean, maitzatzaren 10 eta 11n IORTIA, Kultur Gunean (Altsasun), EHIko praktika onen jardunaldiak burutu ziren. 2023ko topaketan, KO-elkarrekin lan egitearen beharra, garrantzia eta aukerak jarri ziren balorean, ikastolen sartzea indartzea helburu. 

Gonbidapena jaso eta ikastolako bi esperientzia ezberdin partekatzeko aukera izan genuen, bai 12-18 eta baita 0-12 adin tarteko topaketetan. 

Bi egunetan Hitzaldia eta Solasaldia izan zen lehenik, Manuel Fernandez Navas-en eskutik: “Lesson Studie” esperientzia irakaste kolektibo globala elkarrekin eraikitzeko.
Maiatzaren 10ean DBHko praktika onak partekatu ziren, horien artean gurea: Maileguak iragarketan. Bertan, DBH3ko ikasleek beraien esperientzia kontatu zuten musika irakasgaian egin zuten proiektu honen inguruan.

Maiatzaren 11n aldiz HH eta LHko praktika onak partekatu zituzten, horien artean ere, gurea, Miru Begiak ebaluazioaren ikuspegia Haur Hezkuntzan, Usue Sukia eta Maria Probanzaren eskutik.

Taldean eta taldetik egindako eraldaketa oinarri, elkarrekin pentsatu eta ikasteko joera azpimarratuz, pertsonekiko (haur zein helduekiko), espazio, material eta denborekiko landu dugun eta guretzat hain garrantzitsua den  begiradatik, Haur Hezkuntzan egunerokoan ebaluazioak duen garrantzia eta burutzen ditugun prozesu eta eskuahartzeak azaltzen saiatu ginen laburrean. Familiekin partekatzen ditugun ebidentzien artean, ikasturte amaieran familia bakoitzari ematen diogun miru begi baten adibidea ikusteko aukera ere eskaini genuen. 

Esperientzia oso anitzak eta interesgarriak entzuteko aukera izan genuen: diziplina desberdinak, diziplinartekoak, irakasgai zein irakasleen koordinazioa… Hartu-eman horretan, elkarrekin ikastea, elkarren jakinmina piztu eta aberastea izan da gure helburu nagusia, denon artean ikastolen sarea indartzeko.

Azken albisteak

Urtero legez, lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak gaua pasatzera joan dira. Oraingo honetan Hondarribiko kaleetan barrena ibili dira jolasean eta Elkano aterpetxean igaro dute gaua. Primeran ibili dira.
Beste ikasturte batez, ikasle zirkuluak egitasmoari hasiera eman diogu, bai gelako eta bai oro har ikastolako elkarbizitza hobetzeko asmoz.
Urtero bezala, Joseba Larratxe, Josevisky, egon da ikastolan, Galtzaundik Ibarrako udalarekin batera antolatzen duen Galtzakomik komikia lehiaketarako aholkuak eman eta bide batez, bere lanbidearen nondik norakoak azaltzek
Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.