Skip to main content

Kukuari bisita

Irudia
irudia

Udaberriaren etorrera ospatzeko Argitxok eskutitza baten bidez bere basora bisita bat egitera gonbidatu gaitu kukua entzutera.

Amari baso zaindariak Argitxoren koba zuloan itxaron gaitu. Kukuaren pasadizoak kontatu dizkigu eta isiltasunean basoko soinuak entzun ditugu. Kukuaren kantua ez dugu entzun baina bai argitxoren kapelako zintzarritxoa tilin-tilinka airetan.

Hostoen berdea eta freskuraz blaituz elkarrekin kukuaren abesti desberdinak abestuz bukatu dugu aurtengo udaberriko saioa.

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.