Skip to main content

Euskal pilota sustatzeko proiektua

Irudia
irudia

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Gipuzkoako hainbat udalerritan pilota  sustatzeko proiektu bat dauka martxan. Udalerri horien artean aurten Ibarrari tokatu zaio eta bi asteetan zehar LH 3-6 arteko ikasleekin euskal pilotari lotutako saioak eskaini ditu teknikari batek. Saio hauetan euskal pilotaren modalitate desberdinez gozatzeko aukera izan dute gure ikasleek (esku pilota, zesta, pala, pasaka…). 

Azken albisteak

Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.