Skip to main content

Bizikleta tailerra

Azaroan zehar, DBH3 eta 4ko Osasun Fisiko eta Emozionaleko ikasleek, Zumardian ireki berri duten Gurpilgunearen eskutik bi ikastaro jaso zituzten. Ikastaro hauek bizikletaren ergonomiaren eta oinarrizko konponketa eta mantenuaren ingurukoak izan ziren. Bakoitzak bere bizikleta eraman zuen ikasitakoa praktikan jarri ahal izateko. Benetan interesgarria! 

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.