Skip to main content

Gaztain jatea

Haur Hezkuntzako ikasleok udazkenari ongietorria egiteko, gaztain jana egin genuen. Argitxoren eskutitza jaso genuen Ikastolan, bertan, basoetan gaztainak biltzen ikusi gintuela eta bere etxe ondoan eroritako gaztainekin elkartuz, gaztain jana egitea proposatzen zuen! 

Arratsalde polita izan zen, udazken giro, su, danbolin, gaztain erre usain eta euskal musikaz gozatuz. Mila esker Iñigo zure laguntzarengatik eta Argitxo, ea datorren urtean zure etxe inguru horretan berriz ere gaztainak ateratzen diren elkarrekin gozatzeko!

 

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.