Skip to main content

Jarduera fisikoa, aisia eta osasuneko ikasleak arraunean

Udaberria eskaintzen ari zaigun eguraldia ederrari etekina ateraz, DBH-ko ikasleak aire libreko jarduera ezberdinak ari dira burutzen. Ekintza hauen artean, maiatzaren lehenengo astean DBH 4-ko jarduera fisikoa, aisia eta osasuneko ikasleak arrauneko saioa egiteko aukera izan zuten, Tolosaldeko arraun klubaren laguntzaz. Bertako instalakuntzak bisitatu, arraunaren oinarriak ezagutu eta Oria ibaian kirol zoragarri hau egiteko aukera izan zuten, nesken arraun taldeko Malen eta Itxasoren gidaritzapean. Mila esker TAK, Itxaso eta Malen aukera hau eskaintzeagatik!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.