Skip to main content

Elkartasun kilometroa

Aurtengo Elkartasun Kilometroa, Ibarrako Garagune zentruarekin batera, Ibarrako Misio Taldeari laguntzeko ospatu dugu. GKE honek behartsuenei zuzendutako garapenerako proiektuak finantzatzen ditu Indian, Hondurasen eta Ekuadorren; esaterako, etxebizitzen eta eskolen eraikuntza, osasun zerbitzuak, alfabetatzea, emakumearen sustapena, haurrak babesean hartzea (apadrinamenduak) edo heziketa tailerrak.

Egoera dela eta, Ikastolan bertan ospatu dugu Elkartasun Kilometroa.

 

ATARIA

28 KANALA

ARGAZKI BILDUMA

 

Azken albisteak

Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.