Skip to main content

Zaindu Ikastola

Gaur hasiko dira gurean oporrak bi astez eta aurtengoan deskantsu beharrean, pozik gaude datozen egunei begira, baina aldi berean kezkatuta gaude: 15 egunez gure ikastolako espazioa helduon begiradarik gabe geratzen den honetan zer gertatu daitekeen beldur gara. 
 
Maitasunez eraldatzen ari garen eraikinak zauriz beteta daude, bai barrutik eta bai kanpotik (zaborrak alde guztietan, materialen lekualdaketa eta haustura, lanerako beharrezkoak ditugun tresnen lapurretak...). Gure proiektuan aurrera egin nahi dugu, ERAIKIZ jarraitu nahi dugu baina horrelako egoerekin etsipena da nagusi, aurrera egiteko oztopoak ikusten ditugu. 

Gertaera hauek denon artean geldiaraztea denon ardura dela uste dugu eta elkarlanerako deia luzatu nahi dizuegu:

Zaindu dezagun gure ikastola, gure herria, guztiona den ingurunea. Errespeta dezagun guztiona dena, errespeta dezagun Ibarra eta errespeta dezagun Uzturpe ikastola. Elkar hezi gaitezen errespetuan, bizikidetzan;  nirea dena, besteena dena, guztiona dena zaindu dezagun elkarrekin. 

Begiak beste alde batera bideratu gabe; gaur eta hemen, Uzturpe eta Ibarran, guztion esku dago zerbait egitea! Baita nire esku ere. Baita zure esku ere!

Zaindu eta opor onak izan!
 

Azken albisteak

Ikastolako ateak berriro zabalik ditugu  eta ikasturte berriari ekiteko unea iritsi da. Lehen egun hauetan askotariko emozioak izan dira protagonista: poza, urduritasuna eta, tarteka, tentsio apur bat ere bai.
Zientzietako irakaslea behar da DBHn %90 lanaldia duen ikasturte osoko baja bat ordezkatzeko. Zientzietan graduatua (ingenieritza, Kimika, Fisika, Matematika eta antzekoak).
Ikasturte hasiera dela eta, Argitxoren eskutitza jaso dute HHko ikasleek bere etxera gonbidatuz eta Argitxoren abestiaz oroitzen al diren galdetuz. Eskutitzak idatzi eta mendi buelta eginez, bertaratu dira!
Ikasturte hasieraro egiten dugun moduan, DBHko ikasleek mendi irteera egin dute.