Skip to main content

Mendebaldeko Saharako emakumeen begiradatik argazki erakusketa

Joan den larunbatean muntatu ziren kale-erakusketako argazkiak.

Ibarrako udalak antolatutako, Sahara libre zikloko azken ekintza izan da kale-erakusketako argazkiak muntatzea. Joan den larunbatean herriko hainbat eragiletako kideek bost argazki-mural jarri genituen kalean, eta martxoa osoan egongo dira ikusgai. 
 
Mendebaldeko Sahara emakumeen begiradatik du gai erakusketak eta muntaketan irudien testuingurua azaltzen aritu zen Javi Julio, argazkien egilea. 
 
Muntaketa egiteko, herriko hainbat eragilek parte hartzeko aukera zabaldu zitzaigun, eta eragile bakoitzari txoko batean aritzea egokitu zitzaigun. Guztira, bost mural egin ziren: Izaskun auzoan, Uzturpe ikastolan, herriko plazan, Txumitxa tabernaren ondoan eta Euskal Herria kale hasieran. 
 
Gure ikastolan 5. eta 6. mailako bizikidetza taldeko ordezkariak aritu ziren argazki muntaia egiten, Javi Julio argazki egilearen azalpenak entzun ondoren. Ordezkariek geletan argazkilariak emandako mezua zabaltzeko aukera izango dute datozen egunetan.
 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.