Skip to main content

Birzikleta kanpaina, MILA ESKER!

Birzikleta elkartearen lemarekin bat egin eta euren kanpainan parte hartu genuen urtarrila amaieran:  “Ez bizikletarik gabeko umerik, ez umerik gabeko bizikletarik”. 

Ekintza hau gure komunitatean beharra dutenen artean laguntzeko ere baliatu genuen, horrela zenbait bizikleta eta kasko gure komunitatean bertan geratu zirelarik!

Gainontzekoak aldiz joan den asteburuan, eskualdeko 6 ikastetxeetan bildutako bizikletekin batera bidali dira Portugalete aldera. Guztira 55 bizikleta, 41 kasko eta umeak bizikletan eramateko 2 aulki bildu dira.

Azpiko linketan, bizikletak eman zituzten momentua irudikatzen duten argazkiak eta auzolanean konpontzen aritu direla adierazteko osatu duten bideo zoragarri bat partekatzen dizuegu: 

https://www.facebook.com/518334240/posts/10159149464449241/?d=n

https://www.instagram.com/p/CLSebCfqjee/?igshid=oyt2yuw9g222

Eta hemen, Tolosaldeko Atarian ekimenaren inguruan ateratako albistea ere: 

https://ataria.eus/tolosaldea/1613496137048-bizikletei-bizi-berria

MILA ESKER ekimenean parte hartu duzuen guztiei!!! 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.