Skip to main content

Mendi ibilaldi proposamenak

Kaixo familia:

Gaur ikastolako Kultur Asteari hasiera emango zaio  eta urtero mendi irteera batekin ematen diogu amaiera baina aurten ezinezkoa izango denez mendi batzordetik beste proposamen batekin gatozkizue. 

Hurrengo bi asteetan zehar Ibarra edo inguruko herrietako mendi eta txoko berezietatik familia argazkiak bidaltzea eskatzen dizuegu eta ondoren argazki muntai bat gauzatuko genuke gurasoei berbidaliko zaizuena. Argazkiak bidaltzeko epea otsailak 8a izango da eta igibelalde@uzturpe.eus helbidera bidali behar dituzue.

Adibidetzat har ditzakezue mendi gain desberdinak hala nola, Uzturre, Belabieta, Erroizpe, Hernio… edo bestelako txokoak, hala nola, zazpi bideak, Belabietako iturria, Izaskun, Etxezarreta atzean dagoen Argitxoren koba…

Honetaz gain, 50. urteurrenari keinu bat egin nahi genioke eta posible den heinean 50 zenbakia moduren batean agertzea eskertuko genuke. Baita ere ikastolako arropa izanez gero bertan agertzea. 

Besterik gabe parte hartzera animatzen zaituztegu.


Ikastolako mendi batzordea


 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.