Skip to main content

Eskola Kirola abian berriro

COVID 19 Osasun Segurtasuneko Protokoloa jarraituaz Eskola Kiroleko jarduerak LH 5-6ko neska-mutilentzat  astelehenetan eta LH 3-4koentzat astearteetan berriro  abian dira. Kirolanitz filosofia beteaz talde kiroleko saskibaloia, eskubaloia eta areto-futbolaz gain, banakako patinajea, atletismoa eta beste hainbat kirol mota landuko dira.

LH 3-4ko 35 neska-mutil benjaminek parte hartzen dute eta LH 5-6tik beste 56 neska-mutil alebinak.

UZTURPE IKASTOLAko 89 neska-mutilekin lanean10 lagun ari dira begirale lanetan: Harriet Sanchez, Oihan Arrospide, Josu Gordejo, June Zinkunegi, Iker Zubia, June Mariezkurrena, Mikel Egues, Asier Gurrutxaga eta Arkaitz Manterola.

Bestetik elkarlanean pilotan Sendi-Ekintza Elkartea, Gimnasia Erritmikoa Belabieta  Kirol Elkartea eta AtLetismoa Tolosa CF-rekin ari dira UZTURPE IKASTOLAko ikasleak.

Entrenamenduen Taula eta Txandak HEMEN aurkituko dituzue.

 

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.