Skip to main content

Josevisky-ren bisita

Urriak 9an, Joseba Larratxe Berazadi "Josevisky" Irunen 1985an jaiotako komikilariren bisita  izan genuen ikastolan. 

Urtero bezala, aurten ere, Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen 13. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa ospatuko da.  Aitzaki honekin, DBH 2. mailako ikasleek  komikigintza ogibidetzat duen  Josevisky artista ezagutu eta aldi berean, bere lan prozesuaren zenbait gakoei buruz hitzegiteko aukera paregabea izan zuten. 

Orain, gure komiki propioak sortzen hasteko garaia da. Ea Joseviskyk emandako aholkuak lagungarri egiten zaizkigun gure sortze propesuan. Mila esker Joseba eta nahi duzun arte!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.