Skip to main content

COVID-19ak etendeko eskupilota eta fronteniserako neska-mutilen ilusioa

         Hiru hilabetez luzatu behar zuen UZTURPE IKASTOLA barruko eskupilota eta frontenis txapelketak, 2020ko martxoan abiatu ziren ikastola barruko Eskupilota eta Frontenis txapelketak..

         Ikastola barruko XXXII eskupilota txapelketan 61 neska-mutilek egin zuten izenematea. Aurreko ikasturteko Kirol Batzordeko proposamena jarraiki abiatutako 2. Frontenis Txapelketan, neska-mutilez osatutako bikotez osatuta, 119 ikasleek esku hartuaz partaidetza errekorra ezarri zen.

         Bikote orekatuak eta partaidetza irekiaren ildoari jarraituaz, bikoteak zozketa bidez osatu ziren. Neska-mutilek gogo biziaz ekin zieten txapelketei, baina COVID-19aren zurrunbiloak berarekin hondoratu zituen ikasleen eskupilota eta frontenisean aritzeko ilusioak. Hurrengo ikasturtean indarberrituta helduko diogu lagunartean eskupilota eta frontenisean aritzeko gogoari.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.