Skip to main content

Ari gara. 30. alea

UZTURPE IKASTOLAKO 30. ARI GARA LITERATUR ALDIZKARIA

Dagoeneko UZTURPE IKASTOLAko web orrian azaltzen da 30. ARI GARA literatur aldizkaria. Bertan , LH 3, 4, 5 eta 6ko ikasleen literatur lanak eta marrazkiak azaltzen dira.

Literatur lanak 3 ataletan banatzen dira: bertsoak, poemak eta ipuinak agertzen dira. Bertsoetan Ane Zubia DBHko ikasleak ikastolara helarazitako bertsoa azaltzen da eta bailarako bertso lehiaketan garaile izandako Natale Gibelalderen bertsoa, besteak beste. Poema sailarekin batera, luze eta landuak diren ipuin ugari jaso da. Ikasleen aldetik idazketa lan oparoa egin da eta bertako idatzi eta marrazkien gaia oro har, Covid 19aren inguruan kokatzen da.

Oraingoz, ARI GARA literatur aldizkaria web orrian azalduko da, baina egoera aldatzen den heinean, aldizkarian parte hartu duten ikasleentzat eta gela bakoitzarentzat ale bat paperean banatuko da.

Ikasleek ikastola osoarentzat eginiko literatur aldizkaria denen eskura dago.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.