Skip to main content

Eskutitzak gaixoei

 

LH 6ko ikasleek eskutitzak idatzi dituzte Covid 19aren ondorioz ospitaleetan dauden gaixoei animoak eta indarra bidaltzeko asmoz. Uzturpe ikastolako ikasle ohia den eta erizain bezala lan egiten duen Andrea Aldazabalek banatu dizkie gaixoei gure ikasleen eskutitzak. Modu honetara gure ikasleek egoera honi aurre egiteko beraien alea jarri nahi izan dute. Hona hemen adibide batzuk: MAIER - NAIA - EKI

 

Los alumnos de  6º de primaria han escrito cartas para enviar ánimos y fuerza a los pacientes que se encuentran hospitalizados por el Covid 19. Andrea Aldazabal, ex alumna de la ikastola Uzturpe y que trabaja como enfermera, ha repartido cartas a los pacientes. De esta manera nuestros alumnos han querido poner su grano de arena para hacer frente a esta situación.

Azken albisteak

Azaraoaren 20an  Haur eta Nerabeen Giza Eskubideen Nazioarteko eguna zela eta, LH6.mailako ikasleek pankarta margoketa egin zuten Gaztezulokoekin batera.
Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.