Skip to main content

50. urteurreneko ekitaldiak moldatzen

Duela 50 urte sortu zen Uzturpe ikastola. Ibarrako herriaren lan ikaragarriari esker, garai hartako herritarren, irakasleen eta langileen borondatezko lanari esker. 

Ikastolen mugimenduaren sorrera hartan eraikitako eta urtez urte elikatutako elkarlanerako ilusioarekin joan da Uzturpe herrian hazten eta hezten. Urte asko pasa dira bai, baina jakin, helburu berarekin jarraitzen dugula lanean: erronka berriei aurre eginez. gure ikasleen garapen integralerako baliabideak jarriz lanean, alez-alez, egunero, herria eraikitzen.

2020. urtea hasi berritan ikasturtez ikasturte Uzturpen aritu ziren eta diren guztiei eskerrak emateko 50.urteurrena ospatzeari gogotsu eutsi genion eta honen antolaketa lanetan harrapatu gintuen birusak. Ez, ezingo dugu pentsatutako moduan ospatu! Ekitaldiak bertan behera edo atzeratu behar izan ditugu. Baina jakin ezazue indartsu eta elkarlanerako gogotsu jarraitzen dugula; berriro ere garbi erakutsiz UZTURPE zailtasunen aurrean indarrez ekiten dion komunitatea dela!!

Iritsiko da ospakizunetako garaia ere eta berriz ere eskerrak ematen jarraituko dugu hasierako hartan lanean egon zinetenei, bidean elkarlanean aritu zaretenei eta ilusio berberaz jarraitzen duzuenei.

Zaindu eta laster arte!!

 

Azken albisteak

Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.
DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.