Skip to main content

Eskolarteko Bertso-paper lehiaketa

BERTSO PAPER SAIOA BIKAINA

Martxoaren 12an Tolosaldea eta Goierriko ikasleen artean Bertso Paper lehiaketa burutu zen Tolosako Laskorain Ikastolako areto nagusian.

LH 3-4ko ikasleen artean lehen postua eskuratu zuen Natale Gibelaldek eta Aiora Aristondok bigarrena. DBH 3-4ko ikasleen artean Ane Zubia izan zen garailea.

UZTURPE IKASTOLAtik 58 lagunek parte hartu zuten bertso saioan.

Zorionak denoi!

Tolosaldeko ATARIAn albistea.

 

DOINUA: ASTOA IKUSI NUEN

GAIA: ANTZERKI ESKOLA BATEAN HASIKO NAIZ

EGILEA: NATALE GIBELALDE

 

Egun ederra da gaur

ondo  PASATZEKO

antzerkiko  eskolan

ni naiz gaur HASIKO

antzerkia egitea

nik dut bai GUSTOKO

egun hau izango da

inoiz ez AHAZTEKO.

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.