Skip to main content

Paper Eskolara bisita

Iazko egonaldia eta gero, DBH 4koak aurten ere paper eskolara egin dute bisita. Bertan duten formakuntza eskaintza ikusi eta etorkizunaz hausnartzeaz gain zientzian murgildu ziren bertako laborategian. Marrubien DNA lortu, txinatarrek antzinan bezala papera egin, likido eta solidoa zen zerbaitekin buruko eskemak hautsi eta magia dirudienak zientziara eraman zituen. Hauts eta hondarretik suge erraldoi bat sortzeak harritu gintuen eta koloreak azidotasunarekin lotu. Zientzia entretenigarri ikusteko behar zuten pizgarria!

Azken albisteak

Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.
DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.