Skip to main content

JAKIN-MINA

Ikasturte honetan DBH4ko ikasle taldetxo batek JAKIUNDEk antolatutako JAKIN-MINA 2019-2020 GIPUZKOA egitasmoan parte hartu du. Egitasmoaren bederatzigarren edizioa izan da, eta UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatearen lankidetza izan du. JAKIN-MINA DBH 4.mailako ikasleei zuzenduta dagoen egitasmoa da, eta bertan ikasleek gai ezberdinen inguruan hainbat adituk emandako hitzaldietan parte hartzeko aukera izaten dute.

Azaroan hasi ziren egitasmoarekin, eta maiatzen emanen diote bukaera ziklo amaierako ekitaldian ziurtagiriak banatuz. Hitzaldiak UPV/EHUko Donostiako campuseko Joxe Mari Korta ikerketa zentroan eskaintzen dira, eta gure ikasleek aurtengoan fisika, neurologia, feminismoa edota eskubide sozialen inguruan ikasteko aukera izan dute. Ikasleen hitzetan, oso interesgarriak izan dira hitzaldiak, aurkezpenaren ondoren galde-erantzunen tarte bat ere izaten dutelako eta adituek gaiak oso sakonki azaldu dizkielako, azalpen praktikoak ere tartean sartuz. Hitzaldi batzuetan tailer estiloko dinamikak ere egiteko aukera izan dute, ikasleen aurre ezagutza eta ideien inguruan lanketa sustatzeko.

Nahiz eta batzuetan “pereza” sentitu ostiral arratsaldeetan hitzaldietara joateko, berriro ere eginen luketela garbi daukate, gai oso ezberdinen inguruan ikasteko balio izan dielako, eta, batez ere, lagungarri izan zaielako benetan ze interes dituzten identifikatzeko erronkan. Egitasmoak jakinmina bizteko aukera paregabea eskaini die gure ikasleei.

 

Azken albisteak

Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.
DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.